Airakurri, gazteei irakur dezaten gonbita egin nahi dien atari berria
Airakurri Euskal Editoreen Elkarteak abian jarritako proiektua da. «Euskal Herriko belaunaldi berrietako haur eta nerabeak gure eta beraien hizkuntzaren jabe egin daitezen nahi dugu. Euskara eskolako eta ikaslanetako tresna soil baino gehiago izan dadin, euskaraz bizitzeko zoria lor dezaten, euskararekin gozatzen asma dezaten, denok elkarrekin lan egin behar dugu», esan zuen atzo Jexuxmari Mujika EEEko lehendakariak.
«Zoritxarrez, ez da lan erraza gure herriko zenbait girotan. Eta, noski, egiteko hori ez da eskolarena bakarrik», gaineratu zuen. Horretarako, www.airakurri.com ataria jarri dute martxan. Gomendioak eta aurkikuntzak trukatzeko trena da Airakurri. Atariak gaztetxoek irakurri dituzten liburuen gaineko informazioa bilduko du, baita iritziak eta iruzkinak ere.
Gaztetxoak motibatzeko sariak eskainiko zaizkie. Iruzkin landuena edota saiatuena eta haren ikastetxea sarituko dira. Apirilaren 15a bitarte dago epea zabalik. Sariak liburu-sortak eta tableta izango dira, «irakurketa edozein euskarritan gauzatu baitaiteke».

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
