Elkartasun kilometroez mintzatuko dira Gasteizen
Bihar, 19.30ean hasita, Gasteizko Elkartasun Guneak (Kutxa kalea, 7) gure jendarteko elkartasun erakusle handienetarikoak izan daitezkeen Mirentxineko gidarien gaineko hitzaldia hartuko du. Euren denbora eskaintzen duten pertsonak dira, euskal preso politikoen senide eta lagunek baldintzatzaile ezberdinak dituen egoera gogor horri erosoago aurre egin diezaioten, eta bisitaren berezko urduritasunari horren distantzia luzeetan gidatzearen tentsioa ez gehitzeko.
Era berean, hitzaldi honetan Etxerateko kide batek hartuko du parte. Kontuan hartu behar da elkartearen jardun nagusietako bat bisiten asistentzia eta autobusak zein furgonetak antolatzea dela.
Hala, “Elkartasun kilometroak dispertsioaren aurrean” hitzaldian, bereziki urruntzean oinarritzen den sakabanatzearen ikuspegi osoago bat eskainiko da. Herritar guztiak gonbidatuta daude.

«Hay que articular un impulso nacional para afrontar los retos»

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo

«El imperio norteamericano quiere llevarse el petróleo sin pagar»
