GARA
ATENAS

Greziak bete du iheslarien inguruan Europar Batasunak eskatu diona

Greziako Gobernuak Europar Batasuneko agintarien babesa jaso zuen atzo, Schengen eremuan jarraitu dezan, errefuxiatuen krisiari aurre egiteko egin dituen gestioei oniritzia eman ondoren. Kontinenteko ekialdeko estatuak mugak ixteko eskatzen ari dira.

«Grezia Schengen eremutik kanporatzeak ez ditu gure arazoak konponduko: ez da Siriako gerra amaituko, ez da migranteen etorrera bukatuko eta hori ez da Europaren konponbide komuna», esan zuen Atenasen Donald Tusk Europar Batasuneko Kontseiluko presidenteak, Alexis Tsipras Greziako lehen ministroa ondoan zuela.

Tuskek atzo nabarmendu zuenez, Europar Batasunaren kanpoko mugak hobeto zaintzea da konponbide bakarra, «batez ere hemen, Grezian», eta horretarako Mediterraneoko herrialdeak ahalegin gehiago egin beharko du, eta Bruselaren aldetik laguntza gehiago jaso.

Bihar hasita Bruselan egingo den goi bilerari begira egindako bidaia da Donald Tuskena. Errefuxiatuen krisiaren irtenbidea adostu nahian dabil poloniarra egunotan, eta Atenasen Tsiprasek gogorarazi zion Egeo itsasoan iheslariak erregistratzeko zentroak dagoeneko prest dituztela. Lehen ministroak erantsi zuen Greziari mehatxu egiteak ez duela ezer konpontzen, eta Batasuneko kideek egin behar dutena dela iristen diren errefuxiatuak bazkideen artean banatzea. «Estatu kide batzuek konponbide nazionalak jarri dituzte mahaiaren gainean. Herrialde horiek Greziari leporatzen diote arazoa eta mugak ixteko mehatxua egin dute. Bide horretatik, Europa kale itsura eramango dute. Izan ere, errua nori leporatu jolasten ibiltzeak ez du arazorik konponduko».

Txekiar Errepublikak, Eslovakiak, Hungariak eta Poloniak (Visegradoko Taldea osatu dute eta ez dute Bruselak eskatzen diena bete nahi, hau da, ez dute errefuxiatuak hartzeko asmorik) astelehenean iragarri zituzten errefuxiatuen etorrera geldiarazteko neurriak, Greziak bi hilabeteko epean muga hori babestea lortzen ez badu: Bulgarian eta Mazedonian geldiaraziko dituzte iheslariak, polizia gehiago bidalita. Austriak bat egin zuen astelehenean Visegradoko taldekoekin.

Panos Kamenos Greziako Defentsa ministroak emandako datuen arabera, errefuxiatuak hartzeko bost zentro prestatu dituzte eta horietako hiru (Lesbos, Kios eta Leros irletakoak) lanean hasita daude. Kosekoak protestak eragin ditu eta Samosekoa aurki egongo da prest.

Merkel: Cooperar con Turquía o romper Schengen

La canciller alemana, Angela Merkel, advirtió ayer de que en el Consejo Europeo habrá que elegir entre cooperar con Turquía para frenar la llegada de refugiados o «abandonar» y cerrar las fronteras con Grecia con Macedonia y Bulgaria, una acción con consecuencias para toda la UE y para el espacio Schengen. «Pongo toda mi energía para que la agenda turco-europea se muestre como el camino que merece la pena seguir», manifestó Merkel.

Subrayó que en la cumbre europea no está previsto cerrar ningún acuerdo sobre contingentes de refugiados que podrían acoger los socios europeos para descargar a Turquía. A su juicio, sería hacer «bastante el ridículo» iniciar ese debate cuando no ha sido posible recolocar ni a mil de los 160.000 refugiados comprometidos.

El Gobierno alemán estima que este año llegarán al país medio millón de solicitantes de asilo, después de los casi 1,1 millones que entraron en 2015.

Austria anunció el refuerzo de sus controles en doce puntos fronterizos con Italia, Eslovenia y Hungría. GARA