«Get back»
Eskola uztea erabaki zenuen, zirrikitu gutxi uzten zituelako bizitza bere gordintasun osoan gerta zedin, bere asmo matxino eta iraultzaile guztiekin. Musika, nerabezaroan gauza eta asmo oro gitarraz kontatzeko balio izan zizun hura ere, bazterrean utzi zenuen, zu baino jende hobearentzako gordetako leku sakratua zen ustetan. Tarteka zuk egindako kantaren bat etortzen zait ahora, apenas 13 urte zeneuzkala sortutakoren bat, bizitzaz fitsik ez zenekienekoa, eta ezin konprenitu geratzen naiz, nolatan orain, bizitzak zugan erroak bota dituen honetan, ez duzun dakizun guztia horretarako baliatzen. Bizitza galdu genuen gerraren jakintza etengabea da, gero eta argiagoa, gero eta mingarriagoa. Tximeleten ehizan dabilena bezala saiatzen gara arazo honi edo beste hari eusten, hari buruz zer edo zer idazten, lagunen artean jakinarazten, injustiziari hitzak jartzen. Baina hasi orduko beste mila gertatzen dira («son listos los fachos»), eta geure saiakera oro keinu grotesko bilakatzen da, ezertarako balio ez duena, eta, aldi berean, bizirik mantentzen gaituena. Denbora aurrera ez balihoa, ez nuke hau idatziko. Zeure duda betierekoa errespetatuko nuke. Baina tximeleta ehizatzekoarekin ikusten zaitut sastraka artean, bakarrik. Eta hona deitzea besterik ez zait geratzen, kantuko Lorettari bezala, zeurea den tokira: «Get back to where you once belonged».

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
