«Zerura eroria» obraren estreinaldia Kultur Maratilan
Leioako Udalak eta Artedramak elkarlanean antolatzen dute, baina Kultur Maratila ez da antzerkiari soilik irekitako leihoa. Oholtza gaineko proposamen ireki eta berezientzat zabalik dagoen tartea ere bada. Gaurtik igandera arte izango da jaialdia, hainbat proposamenekin. Lehenengoa, Anodino Teatroaren «Zerura eroria», Leioan estreinatuko dena.

Proposamen ireki eta bereziei leku egitera dator Kultur Maratila Leioara eta «publikoa asetzea helburu duen programazioa» biltzen du bere baitan, Artedramako zuzendari artistiko Ander Lipusek dioenez. Proposamen irekiak eta bereziak biltzen ditu ekimenak, «Euskal Herrian egiten ari diren gauzen isla izatea» nahi du. Kultur Maratila diziplina anitzekin jolasten dela dio Lipusek, adibide moduan “Gau beranduan” edo “Dantza gurea” ikuskizunak jarriz. Bestalde, publiko orokorrari zuzendutako proposamenak ere badirela argitu du, “Heroiak” antzezlana kasu. Baina proposamen berriei ere arreta jarriko die sorkuntzari begira dagoen maratila horrek. Anodino Teatroaren “Zerura eroria” antzezlana da adibideetako bat, gaur bertan Leioan estreinatuko dena. Mikel Fernandinok idatzitako “Dios c” antzezlan laburraren luzapena da proposamen berri hau. Umore beltz, absurdo eta histrionikoa baliatzen du egileak, «zeru kapitalistaren kapritxoak jasan behar dituen hilotz gizajo bati buruzko dibertimendu burugabea jasotzeko».
Anodino Teatroko kideek «burugabe, lotsagabe eta txoro» gisa aurkeztu dute beren lana. Protagonistak zerura heltzean aurkitzen duen «panorama zoroa» da abiapuntua, eta «hiltzerakoan denok aurkitu nahi izango genukeen zerua» antzezten ahalegintzen da konpainia.
Ekitaldi guztiak Kultur Leioako Auditoriumean, Ambigu aretoan eta Erakusketa Gelan egingo dira, eta sarreren salneurria 6 eta 10 euro artekoa izango da. Ziklo osoa ikusi nahi duenarentzat, 30 euroko bonoa salgai dago Kultur Leioako txarteldegian, eta Maratila Kit bat jasoko du opari.

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete
