Gutxiengo
Nazioartean ezagunak, estimatuak, jarraituak diren literatur jaialdietan, hots, benetan inporta duten horietan, errepresentaturik egon ohi ez diren “gutxiengo” idazle horientzako Bare Lit jaialdia jasoko du asteburu honetan Londresek. “Bare” hitzak ingelesez biluzik, oinarrizko adierazi nahi du, baina Bare Lit jaialdiak helburu dituen idazleak ez dira oinarrizko (bestela Britainia Handiko ohiko literatura jaialdietara gonbidatuko lituzkete) eta ez dute, nik dakidala bederen, biluzik joateko ohiturarik.
Kontua zera da, idazle horiek ez direla zuriak, baina horrek ez du inporta. Hortik “bare”, literatura hutsa delako benetan inporta duena. Baina, hala ere, jaialdia koloreko idazleentzat da. Hala dio ekitaldiari eskainitako web orrialde koloretsuak: «Koloreko idazleentzako jaialdi berria» da Bare Lit, horiei «merezi duten ikusgarritasuna eta plataforma eskaintzea» helburu duena.
Beraz, idazle onak dira, baina kolorekoak ere bai. Baina azkenekoak ez du inporta. Hortik jaialdia. Haiek ere merezi dutelako. Kosta zaie onartzea, baina onartu egin dute azkenean.
Zergatik erabili behar dute kolorea gutxiengo, hots, zuria ez den inorekin zerikusia duen edozertan?
Kolorea ospatzeko kolorea behar da, jakina. Eta zurioi ez zaigu kolorea gustatzen. Barkatu, bai, gustatzen zaigu, baina ez dugu erabiltzen. Edo bai, erabiltzen dugu, baina ez hainbeste. Toni Morrisonen aipu bat ere agertzen da webgunean: «Ez dugu heroi bakarti moduko idazle gehiago behar. Idazle mugimendu heroikoa behar dugu: ausarta, militantea, borrokalaria».
Bai, ohartzen naiz. Honek ez du ez bururik ez hankarik.

«Hay que articular un impulso nacional para afrontar los retos»

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo

«El imperio norteamericano quiere llevarse el petróleo sin pagar»
