Ikuslea sorkuntza prozesuaren muinean
Ikuslea antzerki obra baten sorkuntza prozesuaren lekuko izatea eta gisa horretara komunitate aktibo bat sortzea da Hernaniko Udalak eta Hika antzerki konpainiak abiatu berri duten «Koaderno Zuri» egitasmoaren asmoa. Ikusleek konpainiak martxotik azarora bitartean Hernanin egingo dituen egonaldietan obraz hausnartu ahalko dute.
Antzokira sartu, eserlekuan eseri eta jada ondo hausnartuta eta ertz guztiak leunduta dituen obra kontsumitzea izaten da publikoak antzerki obra baten aurrean izaten duen zeregin ia bakarra. Hernaniko Udalak eta Hika antzerki konpainiak egoera hau irauli eta ikuslea sorkuntzaren prozesuaren parte bilakatu nahi dute eta, horretarako, “Koaderno Zuri” izeneko egitasmoa abiatu dute. Martxotik azarora bitartean, Hika antzerki konpainiak hainbat egonaldi egingo ditu Hernanin eta, horietan, ikusleek testuaren irakurketan, proba saio irekietan edota muntaian parte hartzeko aukera izango dute. Gisa honetan, ikusle komunitate aktiboa sortzea da egitasmoaren helburua.
Udaletik azaldu dutenez, gaiak interesa sortu du eta egitasmoarekin lotutako zenbait jarduera paralelo abiatzeko asmoa ere badute. Besteren artean, “Koaderno Zuri” Garcia Lorcaren “Bernarda Alba” antzezlaneko pertsonaia nagusian oinarritua dagoenez, emakumea eta erlijioa gaiarekin lotutako proposamena landuko dute udazkenerako.
Parte hartu nahi duenak martxoaren 1ean 17.00etan Biteri kultur etxean egingo den bileran jaso ditzake xehetasunak.

«Hay que articular un impulso nacional para afrontar los retos»

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo

«El imperio norteamericano quiere llevarse el petróleo sin pagar»
