Iruñeko Auzolan da Kalitate Zigilua lortu duen Euskal Herriko lehen liburu-denda

Iruñeko Auzolan liburu-dendak Liburu Ganberen Federazio espainolak Kultura Ministerio espainolarekin elkarlanean liburu-denda independenteei eskaintzen dien Kalitate Zigilua lortu berri du. Euskal Herriko liburu-denda bati bereizgarri hau ematen zaion lehen aldia da. Zigilua eskuratzeko, liburu-dendek kulturgune ere izatearen baldintza bete behar dute. «Horren erakusle da Auzolan Foroa: orain zazpi urte sortu zenetik publiko eta autoreen babes zabala izan duena», azaldu dute. 2017an 40 urte beteko ditu dendak.