Hitzordu arrakastatsua 118 lehiakiderekinPio Barojako blokeetan
Donostiako Fortuna Kirol Elkarteak antolatuta, hilaren 21ean VII. Boulder Txapelketa Herrikoia jokatu zen. 118 eskalatzailek bat egin zuten Pio Barojako rokodromoan. Antolatzaileek lan bikaina egin zuten.
Orrialdeotan beti aipatu dugu boulder edo bloke txapelketa herrikoiek, oro har, arrakasta izaten dutela. Eta, adibidez, horren isla dugu hil honen 21ean Donostiako Fortuna Kirol Elkarteak antolatutako VII. txapelketa. Pio Barojako rokodromoan bizi izan zena azpimarratzeko modukoa da; batetik, 118 eskalatzaile bertaratu zirelako eta, bestetik, adin guztietako lehiakideak ikusi genituelako; gazteena, 9 urtekoa, eta zaharrenak, ia 60koak; hirugarrenik, Donostia eta haren ingurumariko herrietako zein Euskal Herriko txoko ugaritako lehiakideek hitzorduarekin bat egin zutelako; laugarrenik, eskalatzaileen artean giro ezin hobea sortu zelako; bosgarrenik, antolatzaileek makina bat bloke eder sortu zituztelako; seigarrenik, lehiaz gain, Ilargi Berdea taldearen oihal ikuskizuna izan zen. Zazpigarrenik...
Goizeko hamarretarako pronto zegoen dena; sailkapenetako txanda, alegia. 118 lehiakide herrikoiek arreta handiz entzun zituzten antolatzaileen hitzak. Horietatik bi helburu aipatu nahi ditugu: ondo pasatzea eta adiskidetasunean batak besteari laguntzea. Aurten, hiru maila izan dira: 18 urtez azpikoak, seniorrak eta beteranoak.
Eskalatzaileek estilo ezberdinetako 28 proposamen zituzten aurrean. Bloke asko, kalitatezkoak eta eskalatzeko aukera paregabea uzten zutenak.
Final biziak
Sailkapenen txanda amaitu bezain pronto, finalera pasatzeko aukera izan zutenak atseden hartzera joan ziren; beste batzuk, berriz, antolatzaileek prestatutako menu goxoarekin sabela betetzera.
Finaletan lehiatzen lehenak, aipatu ditugun hiru mailetako neskak. 18 urtez azpikoen mailan Irati Zabalak irabazi zuen; eta haren atzetik, Ane Erostarbe eta Aitziber Urrutia berdinduta, eta Leire Ormazabal geratu ziren. Seniorretan: lehena Marta Camara; bigarrena Irene Alvarez; eta hirugarren postuan, berdinduta, Miren Lazkano, Eneritz Mancilla eta Maite Amondarain. Beteranoetan Ainhoa Arbelaizek soilik hartu zuen parte.
Gaztetxoenen arteko lehian, mutiletan, Jonan Etxeberria lehena, Eki Apeztegia bigarrena eta hirugarrenak berdinduta: Mattin Gutierrez, Bittor Hernandez eta Martzel Vicario. Seniorretan, Gorka Ruizentzat lehen postua, Eneko Carreterorentzat bigarrena eta Adrian Donnayrentzat hirugarrena. Eta beteranoetan, honako podiuma izan zen: David Uceda, David Ruiz eta Isaac Alberdi.

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda
