Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien deialdia egin da berriz
2014. urtean deialdia egin gabe gelditu ondoren, bueltan dira Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak. Biurtekoa denez, 2012an egin ziren azken aldiz. Kontakizun-liburu eta antzezlan modalitateetarako egin dute deialdia, euskaraz eta gaztelaniaz. Kontakizun liburuari dagokionez, gaia eta kontaera libre izango dira, baina gutxienez 100 orrialde eta lau kontakizun izango ditu. Saria, 10.000 euro eta garaikurra. Antzerkian ere gaia librea da. Saria, 15.000 euro eta garaikurra. Lehiaketara lanak aurkezteko epea apirilaren 30ean amaituko da eta irabazleen berri irailaren 10ean emango da. Sari-banaketa ekitaldia abenduan 16an egingo dute.

Eguneko gaiak
«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

Eguneko gaiak
«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Euskal Herria
Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

Eguneko gaiak
El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

Eguneko gaiak