GARA
BILBO

Txaber Arruabarrena preso elorriarra aske geratu da, absolbituta

Txaber Arruabarrena Elorrioko presoa aske geratu zen atzo. 2009. urtean atxilotu zuten eta atzo goizean epaitua izan zen, 2000. urtean Guardia Zibilaren aurka egindako eraso baten harira.

Fiskaltzak 25 urteko espetxe zigorra eskatzen zuen, baina epaileak absolbitu egin du. Estatu frantsesean izan zen atxilotua, baina gerora Espainiaratu egin zuten. Ia zazpi urte geroago izan da epaitua. Epaia jaso eta berehala geratu zen aske.