Klub artekoa amaituta, GRAVNIa hastear da
Euskal Herriko kluben arteko Txapelketa asteburuan bukatu da eta, besteren artean, Pagazpe, Oberena, Berriatua eta Kurene izan dira nabarmendu diren elkarteetako batzuk. Eskuz, esaterako, Usurbilgo Pagazpe ezin hobeto aritu zen ostiralean Laudioko Areta frontoian, eta nagusien Ohorezko Mailan Santxo-Gorrotxategik 22-6 irabazi zieten Txukun Lakuako Mendinueta-Perezi. Apur bat lehenago, gazte mailan, Exposito-Arangurenek Laukizko Bartuen-Atutxa 22-7 hartu zituzten mendean.
Zesta puntan Berriatua nabarmendu zen bi titulu lortuta. Ohorezko Mailan Antxon-Ubillak 24-35 irabazi zuten Donostiako Alberro-Alberroren aurka, eta EH Ligan Reto-Txomin Danak Bateko Goenaga-Andonegiren kontra nagusitu ziren (30-35). Kurenek ere hiru titulu erdietsi zituen erremintaz: pala motzeko Ohorezko Mailakoa eta EH Ligakoa, eta paleta larruzko Ohorezko Mailakoa, hain zuzen ere.
Klub artekoa amaituta, federazio arteko GRAVNIa asteburuan hasiko da: Errioxa-Bizkaia, Nafarroa-Gipuzkoa eta Iparraldea-Araba.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
