Gaur taldearen lan berriak, Michel Mejuto galerian ikusgai
«Gaur Harrezkerokoak» izenburupean Gaur taldeko kideei gorazarre egin die Bilboko Michel Mejuto galeriak. Chillida, Oteiza, Balerdi, Zumeta, Basterretxea, Mendiburu, Sistiaga eta Amable Ariasen 30 lanetik gora bildu ditu apirilaren 17ra bitartean ateak zabalik izango dituen erakusketan. Jendaurrean sekula ikusgai jarri gabeko artelanak daude tartean.

Gaur taldearen sorreraren 50. urteurrena betetzen den honetan, euskal artearen historian izen larriz idatzita dauden artista haiek gogoan dituzten erakusketak ugaritzen ari dira.
Bilboko Michel Mejuto arte galerian bihar irekiko da “Gaur Harrezkerokoak” erakusketa. Bertan, 30 artelanetik gora ikus daitezke, haietako batzuk, orain arte inoiz ikusi gabeak, bildumagile pribatuen eskuetan egon direnak. Eskulturak, marrazkiak eta margo piezak dira lehen aldiz publikoak ikusiko dituenak.
«Erakusketaren helburua 1966. urtean, frankismo betean, indarrean zegoen ofizialtasun artistikoa ezbaian jartzeko adorea izan zuten zortzi sortzaileak omentzea da», adierazi dute galeriako arduradunek.
Chillidaren lau pieza ipini dira ikusgai, tintak, akuaforteak eta buztinak, besteak beste. Oteizaren altzairuzko eta egurrezko hiru eskultura ere aukeratu dituzte. Baita Basterretxearen beste hiru artelan eta Balerdiren bi olio-lan eta lau pastel ere. Sistiagaren lau argizari eta Amable Ariasen bi margolan ere aurki daitezke Michel Mejuto galerian. Baita Zumetaren beste hiru lan eta Mendibururen bi eskultura eta bost marrazki ere. Ia artelan denak salgai daude, 2.000 eurotik gorako prezioan.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
