Enplegu duinerako funtsa proposatu du EH Bilduk
Langabeziaren eta lan prekaritatearen ondorioz Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako milaka familiak bizi duten egoera latza kontuan hartuta, EH Bilduk 500 milioi euroko funts berezia sortzea proposatu du Gasteizko Legebiltzarrean, arazo horiei aurre egiteko.
Belen Arrondo eta Iker Casanova legebiltzarkideek mozio bat aurkeztu zuten atzo, «borroka horretan Jaurlaritzak ahalmen osoa erabiltzea nahi» dutelako.
Funtsarekin kontratazio publikoan prekaritatea desagertzea nahi dute. Agertu zutenez, eremu horretan 55.00o langile inguru daude eta horietako askok 12 orduko lanaldiak dituzte, orduko 5 euroko soldatarekin. Halaber, emakumeen prekarizazioa gainditzeko neurriak finantzatzea eta pizgarrien politika masibo baten bidez gazteen kontratazioa sustatzea da asmoa.
Defizit muga malgutuz
Koalizio abertzaleak defizit muga malgutuz finantzatu nahi du funtsa. «Defizit muga eta zorpetze maila malgutzeak baliabide ekonomikoak emango lizkioke Jaurlaritzari», defendatu zuen. Eta gehiago zehaztu zuen: «Zorrotz bete ordez gure defizit muga Estatuak batez beste duen defizitaren pare ipiniko bagenu, Lakuak ia 600 milioi gehiago izango lituzke bere kutxan».
Ildo horretatik, Casanovak eta Arrondok adierazi zuten hautu politikoa dela troikak ezarritako muga betetzea ala ez. «Une honetan askoz garrantzitsuagoa da, askoz urgenteagoa, okerren dauden herritarren beharrak asebetetzea banka handiari zorra ordaintzea baino».
Lakuaren ardura
EH Bilduk Legebiltzarrak proposamena babestea espero du «egoera oso larria delako eta botere publikoek, Jaurlaritzak kasu honetan, badutelako zer egin konpontzeko».
Urkulluren exekutiboak duen ardura nabarmendu zuen, «lan prekaritateari eta enpleguari erantzun egokia eman beharrean arazoa larriagotu duelako». Osakidetzan 3.000 lanpostu eta Hezkuntzan beste 1.600 galdu izana jarri zuten adibidetzat.

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén
