Lan kodearen erreforma gelditu
Egoera soziala larritzen ari dela ezin uka, frantses Gobernuak erakusten duen determinazioaren aurrean. 2003an lau milioi jende edo gehiago ere atera zen karrikara erretreten erreformaren salatzeko. Fillonek, orduko lehen ministroak, erabaki baitzuen bere ardurapean eginen zela erreforma. Langileek eskubideak eta babesak galdu zituzten, gobernua mobilizazioen gainetik pasatu baitzen. Medef-ek eskatzen zituen neurriak ziren eta lortu zituen.
Geroztik, ezkerreko Gobernua dago, baina egoera ez da hobetu. Orain, lan erreforma jarri nahi dute martxan. Gazteen geroa okertu. Izan ere, langileen eskubideak legean idazteko urteak behar izan dira eta kalapita asko, nagusien haserre handiak sortuz. Gutxieneko babesa lortu da eta denborarekin lan ordu kopurua 35 ordura jaustea. Hau da Hollanden Gobernuak desegin nahi duena eta lehen mobilizazioak ekarri dituena. Lehen mobilizazio hau goaitatu du Vallsek erreakzionatzeko. Kezka handia zuen gazte mugimenduek ateratzeko deia egin baitzuten. Lehen mobilizazioak esperantzak sortu ditu. Sindikatuen aurrean, CFDTk ez zuelarik deitzen, gazteak agertu dira lehen lerroan, beren kezkak erakutsiz. Nahiz eta aspalditik Valls jaunari hitzordua eskatua zioten, ostiralera arte gazte mugimenduak ez zituzten onartu, jendearen biltzeko zuten gaitasuna neurtu nahi baitzuen Gobernuak. Hitzorduak ez du deus eman, berriz ere mobilizatzera deitu dute gazte mugimenduek.
Hau ez da berri ona Gobernuarentzat. Gazteek ulertu dute eskubideen murrizketan ez duela atzera egin nahi Gobernuak. Nahiz eta formakuntza ona duten, lan merkatuak prekarizazio larrian kokatzen ditu, laguntza bakarra legea. Horretan determinazio handia dute. Indar harremana gogortzen joanen da ondoko egunetan.
Hau da panorama. Herritarrek elkartasunean, lan eta aberastasunen banaketan ez dutenez lehentasuna ematen, Gobernuak aurre eginen du eta beharbada egoera bortxatu, 2003an bezala. Sorpresa gazteengandik etor daiteke. Lekukoa hartu behar dute, bestenaz gero gogorragoa etor liteke langileentzat.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
