GARA
DONOSTIA

«Don Giovanni» opera, kontzertu dramatizatuan Musika Hamabostaldian

Donostiako Musika Hamabostaldiaren 77. edizioan ohiko opera hitzordua Mozarten “Don Giovanni”ren eskutik etorriko da. Baina kontzertu dramatizatua izango da, finantzaketa zailtasunak direla-eta. «2016rako instituzio publikoen ekarpenak handitu egin dira, baina 77. edizioaren aurrekontua txikitu egin da, 2015. urtean aurreko edizioetan pilatutako aurrezkiak gastatu egin zirelako», adierazi dute antolatzaileek.

Musika Hamabostaldiak erakunde publikoek erakutsitako borondatea eskertu du eta egoera behin-behinekoa izatea espero du.