Emakumeek tradizioan duten rola aztertuko dute
«Herri zahar, andre berri» proiektuak emakumeek tokiko tradizioan duten rolari buruzko esperientziak partekatzea eta berdintasunean parte hartzea du xede. Ekimena apirilaren 1ean abiatuko da.
“Herri zahar, andre berri” emakumeek Euskal Herriko kultur praktiketan eta ohituretan izan duten eta izan behar duten rola aztertzeko topagune izateko asmoz jaio da. Donostia 2016ren barnean kokatzen den proiektu honek «talde identitatea eta komunitate izaera sortzen dituzten eta gizartean erabat errotuta dauden» kultur praktikak aztertuko ditu, datorren apirilaren 1etik 3ra bitartean, Miarritzeko gazte aterpean. Bertan, kultur elkarteetan, elkarte feministetan, alor akademikoan edota tokiko administrazio publikoetan lan egiten duten hogeita hamar pertsona eta eragileren parte-hartzea izango dela azaldu dute antolatzaileek.
«Emakumeen parte-hartzea eta presentzia hainbat praktika eta tokiko adierazpenetan ez da berdintasun egoera batean egin. Emakumeen eskubideak lortu behar dira oraindik hainbat eremutan, eta kultura eta tradizio alorretan berdintasunezko partaidetza ez da erdietsi», azaldu dute, eta ikuspuntu desberdinak biltzeaz batera, iraganari buruzko kontakizunak partekatu, akordio puntuak bilatu, emakumeek nola eta non parte hartuko duten erabakitzeko ahalmen handiagoa izango duten etorkizun kolektiboa irudikatu eta xede horiek lortzeko berme sozialak eskaintzen saiatuko da topaketa.
Apirilean ospatuko den topaketan landuko diren ideia eta edukiak bi formatutan bilduko dira ondoren sozializatzeko. Alde batetik, inplikatutako kolektiboek emaitzak batzen dituen sintesi dokumentu bat jasoko dute. Bestetik, gogoeta kolektiboan lortutako ondorioetan oinarritutako proposamen eszeniko bat gauzatuko da. Proposamen hau ekitaldi publiko batean aurkeztuko dute.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
