GARA
PARIS

Sarkozy ustelkeriarekin lotzen duten entzuketak ontzat eman dituzte

Nicolas Sarkozy frantses Estatuko presidente ohiaren etorkizun politikoa erabat kaltetu zuten atzo Kasazio Auzitegiko epaileek, politikari kontserbadorea ustelkeriarekin lotzen duten entzuketak ontzat eman baitituzte. Epaileei dagokie epaiketa egin behar den erabakitzea.

Kasazio Auzitegia frantses Estatuko Justizia Administrazioko instantzia nagusia da, beste herrialde askotan Gorena esaten zaiona. 2007tik 2012ra presidente karguan egon zen politikariari isilpeko informazioa lortzeko epaile ohi batekin harremanetan jartzea leporatu diote. Akusazioa telefono elkarrizketa batzuen entzuketetan oinarritzen da, eta proba horien aurka egin zuen Sarkozyk.

Atzoko erabakiaren ondoren, epaileek deliberatu beharko dute kasua epaiketa batera eraman ala ez, eta hori gertatuko balitz, berriz presidente izateko politikariaren itxaropen guztiak bertan behera geratuko lirateke. Izan ere, 2012an François Hollandek garaitu zuen 61 urteko politikariari desgaikuntza zigorra ezar diezaiokete.

Les Republicains eskuineko alderdia (garai bateko UMP) zuzentzen du Sarkozyk 2014ko azaroaz geroztik. Agintera itzultzeko bere estrategia kinkan ipini dute kide askok, bere izar izaera eta alderdia hain eskuinean kokatzea ez baita guztien gustuko. Bere posizioa ahuldu dute orain epaileek, 2017ko presidentetzarako bozei begira antolatuko dituzten primarioak egiteko hilabete batzuk falta direnean. Odoxa Institutuak joan den igandean argitara eman zuen inkestaren arabera, Sarkozyk alderdikideen %23ren babesa baino ez du, eta Alain Juppe Atzerri ministro ohiak (70 urte) %41ena.

Sarkozyk 2007an egin zuen kanpainari buruzko zalantzak zeuden lehen entzuketen atzean. Ikertzaileek uste zuten Muammar Gaddafi Libiako presidente ohiak ordaindu zuela kanpainaren zati bat eta hori legez kontrakoa da Estatu frantsesean. Epaileek entzuketak agindu zituzten orduan.

Grabazio horietan beste ustezko delitu bati buruz ere aritu zen agintari ohia: Liliane Bettencourt L’Oreal kosmetika konpainiako oinordekoak legez kontra emandako dirua onartu izana leporatu zioten Sarkozyri. Akusazio horri dagokionez, 2013an absolbitu zuten presidente ohia. Baina entzuketetan beste gai deseroso bat ere ageri zen. Gilbert Azibert magistraturako goi karguari postu erakargarri bat emateko aukera aztertzen zuten Sarkozyk eta Thierry Herzog abokatuak, «Bettencourt kasuari» buruzko informazioaren truke. Azibert epaileak ez zuen agindutako postua lortu, baina berari ere errua egotzi diote, Herzogekin egin moduan.

Ikertzaileek uste dute telefonoz aztertutako aukera azkenean ez baliatzea erabaki zutela presidente ohiak eta bere abokatuak, ordurako bazekitelako beraien telefono komunikazioen entzuketak egiten ari zirela. Aipatzekoa da Herzog abokatuarekin hitz egiteko, Sarkozyk Paul Bismuth goitizena erabili zuela linea berria lortzeko.

Pariseko Apelazio Auzitegiak iazko maiatzean entzuketak proba moduan onartu zituenean, Sarkozyren abokatuek errekurtsoa aurkeztu zuten Kasazio Auzitegian, grabazio horiek abokatuaren eta bezeroaren arteko komunikazioen konfidentzialtasuna bortxatzen zutela-eta. Epaileek ezetz esan diote.

2014ko uztailean 15 ordu atxilotuta egin zituen Sarkozy presidente ohiak, egoera horretan egoten den lehen estatuburu bihurtzeko.

 

De discutir con Obama al banquillo de acusados

Se dice «más dura será la caída» para anunciarle a alguien que sus éxitos son premonitorios de un mal final y que, cuanto más alto suba, más le dolerá después el fracaso. Es un refrán contra ambiciosos y «trepas» que parece pensado para Sarkozy, que el pasado sábado hizo suyos los argumentos de los republicanos de EEUU para atacar a Obama: «Todo el mundo sabe que la acción no es su fuerte».

En una entrevista de más de 70 páginas en la revista “The Atlantic”, que ha sido interpretada como su legado en política exterior, el presidente de EEUU criticaba a David Cameron y al expresidente francés por su rol en los bombardeos en Libia y su responsabilidad de haberlo convertido en un «show de mierda», después de la caída de Gadafi. Sarkozy quería «sacar pecho por los vuelos de sus fuerzas en la campaña aérea, más allá del hecho de que nosotros habíamos destruido todas las defensas aéreas», precisó el presidente negro.

«Obama dijo que en cuanto Assad usase armas químicas, intervendría, pero no lo hizo», criticó Sarkozy al de Chicago. GARA