Donostiako taberna batean egindako lanen kalteengatik eraikina hustu dute
Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak salatu duenez, Fermin Kalbeton kaleko tabernari batek sotoan egindako lanen ondorioz eraikina metro bat hondoratu da. Arkitektoek kalteak neurtu behar dituzte orain.

Donostiako Parte Zaharreko Fermin Kalbeton kalean jazotakoak «erabat harrituta» utzi ditu bizilagunak eta Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea. Azken honek salatu duenez, kale horretako 7. zenbakian dagoen Txondorra tabernak sotoan obrak egin eta kalte larriak eragin ditu; ondorioz, eraikina hutsarazi dute eta bizilagunak ezingo dira etxera itzuli arkitektoek kalteak zenbatekoak diren neurtu arte, gutxienez. Iturri berberek diotenez, eraikina metro bat hondoratu da, tabernaren jabeak sotoko lanetan hondar gehiegi atera duela-eta. «Lokala itxita dago, baina ez dakigu zigilatua dagoen espedientea ireki diotelako edo ez», adierazi zuen elkarteak atzo.
Gertaerak «Udalaren geldotasuna agerian» utzi duela uste dute bizilagunek; udal ordenantzak betearazteko ardura falta salatzen dute. Iragan otsailaren 29an auzo elkarteak Udalari lokala eraberritzeko obren gaineko informazio idatzia eskatu zion, «hondar mordoa» ateratzen ari zirelako kexa helaraziz.
Martxoaren 3an Udaleko Hirigintza sailetik jaso zuten erantzunaren arabera, ostalariak bazuen lokala eraberritzeko baimena. Aitzitik, «hondarraren erauzteaz ez zuen argibiderik eman. Hondar hori guztia ezinezkoa da lokalean topatzea, baina bai, gure ustez, sotoan», dio auzo elkarteak.
Egoera horren aurrean, hainbat eskaera egin dizkio Udalari. Batetik, Udal Ordenantzak Kontrolatzeko Unitateak ikuskapena egin dezala tabernaria egiten ari dena eta baimendu zitzaiona bat ote datozen egiaztatzeko. Bat etorriko ez balira, espedientea irekitzeaz gain, bizilagunak gertatzen ari denaz informatzea nahi dute.
Gaur egun indarrean dagoen araudia bete dadila eskatu du azkenik Parte Zaharrean Bizi-k.
Piden una inspección de los bajos de la Parte Vieja
La asociación vecinal Parte Zaharrean Bizi ha pedido al Ayuntamiento donostiarra una inspección de los bajos y sótanos del barrio, así como la configuración de un mapa con la actividad que se desarrolla en cada uno de ellos. También solicitan que en las licencias de obra que se den a partir de ahora a los hosteleros se exija que adjunten un documento en el que conste por escrito que el vecindario del bloque afectado ha sido informado.
Los vecinos citan innumerables irregularidades: la ocupación de patios comunitarios, obras sin licencia, la conexión de distintos bajos…

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria
