Kanpalekua jasotzeko garaia iritsi zaio Laudioko Gazte Danbada arrakastatsuari
Gogoetarako eta aisialdirako aukera eman du aurten Laudion ospatu den Gazte Danbadak. Ostiralean hasi eta atzora arte egitarau oparoa prestatu zuten. Gaur trasteak biltzeko eguna izango da.

Hiru egun eta hiru gau iraun ditu Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek prestatutako aurtengo Gazte Danbadak. Gaur kanpalekua jasotzeko lanak nagusituko dira Laudion. Izan ere, herria txukun utzi nahi dute gazteek.
Baina atzo ederki aprobetxatu zituzten orduak egun osoan izan zituzten ekitaldi guztiekin. Goizean goiz tekno-txaranga ibili zen herrian barrena eta haiekin gorputza martxan jarri ostean zumba herritarra dantzatu zuten. Eguerdi partean hasi ziren hitzaldiak (trantsizio energetikoa, geopolitika...) eta tailerrak (aire zinta, ogia...).
Xabier Silbeirak, Jokin Urangak eta Fredi Paiak prestatutako “Zarrak berri xou” bertso-poteoaren azken hitzekin batera amaitu zen egitarauko azken lerroa. Ondoren, festarekin jarraitu nahi zutenek karpa handiko zein oholtzako kontzertuetara jo behar izan zuten: Ken zazpi, Belako, Gose, Sei Zoro...

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian
