GARA
Txirrindularitza

Euskadi-Murias taldeak webgune berria du, laguntzaile egiteko aukera zabalduz

Euskadi Basque Country Murias taldeak estreinatu berri duen webgunea aurkeztu zuen atzo komunikabideen aurrean. Helbidea www.murias-taldea.com da, eta bertan proiektuari buruzko informazio guztia aurkitu daiteke euskaraz, erdaraz nahiz ingelesez. Taldearen historia, azken berriak, txirrindularien informazioa, argazki galeria eta material denda dira atariaren gune nagusiak, baina horiez gain badago taldearentzat bereziki garrantzitsua den beste atal bat ere: “laguntzaile” deiturikoa.

Proiektua aurrera eraman ahal izateko, Murias taldeak “laguntzaileak” behar ditu, aurrekontua betetzen laguntzeko. Hala, 2016ko denboraldian bi kuota mota jarri dira martxan: gazteena (25 euro) eta helduena (50). Animatzen direnek kamiseta bana eta txirrindularien txartelak jasoko dituzte opari, eta zozketa desberdinetan parte hartu ahal izango dute.