GARA
DONOSTIA

Aldaketarako Agenda Sozialak egiteko era berriak sustatuko ditu

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren baitan egindako ibilbidearen emaitza da Agenda Soziala. Bilboko Alternatiben Herrian eta Gernikako Astrako Asanbladan ikasitakoa jasotzen du, eragile sozial eta sindikalen ekarpenekin batera. Kultura politiko berriaren adierazle izan nahi du, gauzak beste era batera eginez.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren Koordinazio Nazionalak izan du Aldaketarako Agenda Soziala aurkezteko ardura. Azken hilabeteetan egindako lanaren berri emateaz gain, proposamenaren ardatz nagusiak zeintzuk diren azaldu eta datozen hilabeteetako ekimenak zeintzuk izanen diren aurkeztu zuten atzo Donostian.

Eskubide Sozialen Kartarentzat «erronkaz betetako ikasturtea» izaten ari da aurtengoa. Urriaren 24an Alternatiben Herria egin zen Bilbon, “Bizitza burujabea eskubide osoz” lemarekin. «Erabateko arrakasta» izan zen. Horren ondotik, Asanblada Nazionala egin zen urtarrilaren 23an Gernikako Astran, orain arteko bidearen balantzea egin eta aurrera begirakoak prestatzeko.

Orain, aitzinera begira, aldaketarako agenda sozial edo herritarra diseinatzeari ekin diote, eta berau plazaratu zuten atzo, tartean mobilizazio berriekin.

Herri interesen ordezkari

«Egiteko, harremanak izateko, mundua ikusi-eraldatzeko... modu berriak praktikan jartzera goaz», aldarrikatu zuten. Eta agendak herri interesak ordezkatzen dituela esan zuten, aldaketa sozialaren aldeko langile klase zein herri sektore zabalen beharretatik abiatuta.

Eraldaketa prozesuaren integraltasuna ulertu, interdependetzia eta transbertsaltasuna landu eta berezitasunak kontuan hartuta osatu da.

Hainbat ardatzen gainean garatuko da. Lehena, aldarrikapen sozialak. Horien barrenean hiru izango dira lehentasunez landuko dituztenak: Herrien Europa Sozialaren aldeko eta TTIP eta TISAren kontrako dinamika, etxebizitza eskubidea eta elikadura burujabetza.

Herrien Europa Sozialaren aldeko dinamikari dagokionez, xedea Euskal Herri mailako erantzuna antolatzea da. Gaurdanik gaia lantzen hasiko dira, gisa honetako tratatuen ondorioak ezagutarazteko.

Bigarren ardatza alternatibak saretzen segitzea izanen da, hau da, alternatiba ezberdinen inguruko gogoetan sakontzea. Alde batetik, eskubide sozialak bermatzeko, alternatiba ezberdinei buruzko hausnarketak egingo dituzte. Bigarrenik, tokian tokiko ekimenak sustatu, beharren arabera, eta Euskal Herri mailako ekimena egiteko aukerak landu.

Hirugarrenik, kontsumo ereduak aldatzeko dekalogo bat landuko dute, eta honen hedapena eta jarraipena egin. Amaitzeko, alternatibak saretzen dituzten Batura eta Ekoliderren proiektuak babestuko dituzte.

Larrialdi egoerei erantzun

Hirugarren ardatza larrialdi sozialeko egoerei aurre egiteko dinamika da. Batetik, errefuxiatu eta migranteen inguruan sorturiko krisi politikoari erantzuteko elkarlana abiatu nahi dute, eragileekin batera. Bestetik, larrialdi sozialeko egoera larrienei erantzuteko protokoloa eratuko dute, hau ere eragileekin eskuz esku.

Aldaketa sozialaren aldeko mugimendu sozial eta sindikalarentzat estrategikoak diren hausnarketak modu partekatuan egiteko dinamika da laugarren ardatza. Eta horiek guztiak gizarteratzea, bosgarrena.

En el calendario, la vivienda y la soberanía alimentaria

El calendario de actos de la Agenda Social se resume así: en la última semana mayo, habrá una jornada en Iruñea en torno al derecho a la vivienda; en junio se realizará un seminario sobre la soberanía alimentaria, se presentará el manifiesto en favor de la Europa Social de los Pueblos y se comenzará con las charlas. A principios de noviembre, coincidiendo con los llamamientos a nivel europeo, articularán una respuesta conjunta en Euskal Herria. El 16 y 17 de noviembre se celebrará un seminario sobre la soberanía alimentaria y las políticas públicas, y para diciembre quieren elaborar el protocolo para responder a las situaciones de emergencia social.GARA