Ditxosozko innobazioa
Aurrean paperak atzean paperak… Panamakoak leituz ilustratzen gara. Ilustratu edo. Politikan ere bada koplaririk, koplatan ibiltzen denik behintzat. Plazaz plaza ote? Ez horixe! Plazak baserri azokaleku baino ez dira, aspalditik, umeak playstationetan etxean kontsola egiten direla. Hortaz, gaur-gaurkoz ezer gutxi egiten du Politikak zerupean, are gutxiago Elizak. Portzierto, bataiarri askotan ura botilakoa ei da, atera kontuak! Tira, demontre harira! Plazako zerupea albo utzita, Politikak estalpeko atrezzoan aurkitu du bilatu lasaia. Zaratarik gabeko atrakzioa bereganatuko duelakoan edo. Amen. Eta handik koplari, ukitu berria eman nahian esangura zaharrari! Ditxosozko innobazioa!
Hara! Estalpeko karpapean, kapela luze beltza mahai gainean ipini, eskularru zuriko eskua otzan-otzan kapelaratu, soinua ahulduz doala, EITBk modan jarri duen fokusa piztu… eta hara! Zer atera eta… atera kontuak! Edo kontuak atera! Alehop! Foru pasea! Tradizio innobatua!
Aitortu behar dut, orain serio, a zer lasaitu ederra hartu nuen pase horrena entzunda. Orain badugu behingoz arma eraginkor bat hegotik datozkigun erasoei aurre egiteko, erasotzaileak beldurtu arteino aurre. Aspaldiko partez lo sanoa egin dut.
Esnatzearekin batera etorri zaizkit zalantzak, paso egin eta pausua egin ez baita gauza bera. Eta pausua egin ezean hango haiek garaipenaren forrutik pasa dezakete hemengo hauen foru pasea. Politika ez da erraza, ez, batzuk zailtzen tematzen direlako, besteak beste. Tradizioa ona da, baina tradizioa ona denean bakarrik. Uso pasean da gertatua, usoak joan eta sarea heda; usoentzat behintzat ona!
Foru pasean da antzekoa gertatzekoa, batzuen sareak nolako zuloak dituen ezagututa. Zelako sarea halako gabea, eta pasea.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan
