GARA
DONOSTIA

Billy Wilderri ziklo bat eskainiko dio Filmategiak maiatzean

Euskadiko Filmategiak ziklo bat eskainiko dio Billy Wilderri (1906-2002) bere jaiotzaren ehungarren urteurrenean. “Wilder, Wilder, Wilder, Wilder...” zikloaren baitan, komedia amerikarreko maisuaren filmografia «serioeneko» lau izenburu programatu dira. “Double Indemnity” filmak inauguratuko du zikloa gaur, Juan G. Andres kazetariak aurkeztuko duen saioarekin. Hurrengo filmak “The los weekend”, “Sunset Boulevard” eta “Ace in the Hole” izango dira. Proiekzio guztiak maiatzeko ostegunetan izango dira, 19.00etan, Tabakalerako zinema aretoan. Sarrerak 3,5 euroan salduko dira leihatilan; 25 urtetik beherakoentzat doan.