Donostiako Udalak helegitea jarriko du galdeketen araudia ez baliogabetzeko
EAEko auzitegi nagusiak Donostiako Udalaren galdeketa araudia indargabetuta utzi duela eta, Eneko Goia Donostiako alkateak horren aurkako errekurtsoa aurkeztuko duela jakinarazi zien atzo udal talde guztiei eta EH Bilduk ontzat jo zuen jarrera aldaketa. Maiatzaren 18a baino lehen egingo duela esan zuen.
Zezenketei buruzko galdeketa egin ahal izateko «bide guztiak» agortuko dituela ziurtatu zuen Goiak. Horretarako, Udalak galdeketei buruzko araudi berri bat garatuko duela azaldu zuen, baldintza hori bete behar baita kontsulta egin ahal izateko espainiar Ministroen Kontseiluari baimena eskatu baino lehen.
«Udalaren nahia eta asmoa da bide batetik zein bestetik aukera guztiak irekita mantentzea aurten galdeketa egin ahal izateko», erantsi zuen.
Hasiera batean, alkatea espainiar Gobernuari galdetzearen alde agertu zen, errekurtsoa jarri ordez. Hortaz, EH Bilduk «oso positibotzat» jo du jarrera aldaketa. Koalizioaren ustez, «eskandalua litzateke aho batez onartutako araudi bat auzitegietan ez defendatzea». Izan diren mobilizazioak eskertu zituen, «giltzarri» izan direlako.

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian
