Oinatz BENGOETXEA
KANTXA BARRUTIK

Ikerrek ondo jokatzen badu...

Egia esan %50ean ikusten dut finala. Urrutik badakigu denok asko jokatuko duela; erakutsi du berme osoa ematen duela eta Bilboko frontoia egokia da beretzat. Zalantza Irribarriarekin daukat; berak ondo jokatzen badu, edonori irabazten ahal dio, indar ikaragarria du eta pixka bat hor dago zalantza, nola eramango duen partidaren pisua. Azkenean final bat da, partida berezia… Plazagizona dela erakutsi du, baina ikusi egin beharko da nola jokatzen duen; ondo jokatzen badu, lan zaila izango du Mikelek. Beste jotzaile handi baten aurka berak ere lanak izango lituzke, baina Urruti ez da jotzaile ikaragarria, pilota erraz ateratzen du, baina ez du kolpearekin hausten. Mikelek defentsa handia du airez, boleaz, goiti, besteok izan ez dezakeguna eta defendatuko da, besteoi baino min gutxiago egingo dio, baina partida atzetik bada... saketik eta nahastu beharko du. Jokoaren garapena hori da eta denok egin beharko dugu.