Ai, ai, ai!
Behin batean Loiolan erromeria zen… Loiolan besterik ere izan zen, halako batean; elkarrizketak. Baina haiek joan eta sarea bota! Gerora, bakarrizketen segida geratu da, euskal labela. Tira, harira! Erromeriak sikiera iraun egin du. Urkiolan, kasurako. Badakizue, Aita San Antonio Urkiolakoa… askoren bihotzeko santu debotua, ai, ai ai! Eta hantxe izan dira lehengoan hautagai asko; ez santuari boto eskean, debotuak izanda ere, erroldatuta ez dago eta, gobernukide eskean baino. Eta hara! santutegiaren atariko tximistarria harrituta, inoiz baino gehiago… ai, ai ai! Harria baino ere, astunago dantzan… Tira, harrira! Tradizioa fede, zazpi buelta eman harriari, txutxu-mutxuka eta ahopeka, hautagaiok… eta marmarka harria, are gehiago itsatsitako goroldioa. Eromeria! ai, ai ai! Politika polita han politik bazan! Total, inkesten sasoia da hau. Nork-nori botoa. Galderetan ereindakoa bildu eta sukaldaritza berrian egosten utzi, izarrak izar, mitxelinak mitxelin, editorialetan murtxikatua izateko prest. Fast food, ai, ai ai! Inkestak hemen, hor behean eta han goian ere. Brexit birusa zabalduz doa, euro-geneak ukitzeraino zabaldu ere. Malformazioak espero dira euro-gorputzean, sortzetikoei gehitzekoak. Poeta andaluziarra gogoan, gaixo egotea baino larriagoa da mediku txarra izatea.
Hemen ere noiz edo noiz EHexit bozkatu beharko, edo. Batzuek dagoneko zehaztuta dute euren botoa: Yez. Beste batzuek Bai esango. Baina bideak ibiltzeko dira, dabilen harriari goroldiorik ez. Ez badira ibiltzen, bai beharrean, ai, ai ai! Inkesten sasoia berau, eta porrarena. Tourraren giroa bueltan GARAn. Honetan asmatzeko zientzia erabil daiteke; hango gobernukoan, ostera, teknologia baino ez. Roboten garaia denez…

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»
