600ekoan ere Gaztedi eta Goiherri dira faboritoak
Euskal Herriko Lur Gaineko Txapelketako lehen jardunaldia jokatuko da 600 kiloko mailan. Leioan izango da ekinaldia gaur, 17.30ean hasita.
640koan parte hartu zuten talde berak arituko dira maila honetan ere. Gaztedi A, B eta C, Goiherri A eta B, Akelarre eta Mutriku izango dira nor baino nor arituko direnak. Hiru jardunaldi jokatu beharko dituzte.
Orain arte jokatu eta amaitu diren bi mailetan, Gaztedi eta Goiherri izan dira jaun eta jabe eta euren artean banatu dituzte bi txapelak. Ez dirudi maila honetan ere aparteko aldaketarik izango denik, eta txapela Laukizkoen eta Erandiokoen artean egongo da, ezuste handiren bat gertatzen ez baldin bada, behintzat. Orain artekoa ikusita, gainera, badirudi emozioa amaiera arte izango dela, maila bertsua baitute.

«La maternidad nos da la oportunidad de aprender a mirar a nuestra niña interna»

Sabin Etxea fía ahora a un juez la resolución de su crisis en Getxo

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»
