J.L.
Sega

Esnaola eta Etxaburua izango dira txapelak lortzeko faborito nagusiak

Gipuzkoako Txapelketak aurrera jarraitzen du, eta pasa den astean betiko erako kanporaketak izan baldin baziren, bihar nazioarteko erako finala izango da Zizurkilen, 18.00etan hasita.

Arteaga, Argaia, Esnaola, Etxeberria, Gabirondo II.a, Garaialde, Jokin Garmendia, Joakin Garmendia, Irazustabarrena, Merkader, Lizarralde, Otaegi, Pardo eta Urrutia izango dira lanean arituko diren segalariak. Guzti hauek, gizonezkoen mailan arituko dira.

Emakumezkoen mailan, berriz, Irati Astondoa, Alatzne Etxaburua eta Ainara Otamendi neurtuko dira. Neskek 50 metro karratuko bi sail ebaki beharko dituzte eta mutilek, berriz, 100 metro karratukoak ebaki beharko dituzte.

Lan klase honetan abiadura eta txukuntasuna uztartzen dira. Azkar ebaki behar da, baina aldi berean txukun ere bai. Azkar ebaki eta narras moztuz gero, zigorrak ezartzen dira, eta horiek pasatutako denborei gehitzen joaten zaizkie, ondorioz, dena ongi egin behar da.

Mutiletan Esnaola atera daiteke faborito, Gabirondo bera ere oso kontuan hartu beharko da, eta nesketan, berriz, Alatzne Etxaburua izango da irabazteko faboritoa.

Honi buruzko guztia: Sega