Etxaburua eta Gabirondo, Gipuzkoako azkarrenak
Nesketan aurreikuspen guztiak bete ziren, baina mutiletan ezustea gertatu zen.

Alatzne Etxaburua eta Julen Gabirondo gertatu dira Gipuzkoako nazioarteko erako txapeldunak. Neskek 50 metro karratuko bina sail moztu behar izan zituzten, eta mutilek, 100 metro karratuko bana. Hemen, aurreneko lau sailkatuek 100 metroko beste sail bana ebaki behar izan zuten.
Nesketan, Alatzne Etxaburua zen txapelduna, eta ez zuen hutsik egin. Bigarren proban Otamendik hartu zion aurrea, baina bietako denborak batuta zizurkildarrarena zen onena eta txapela beretzat izan zen. Hiru neska bakarrik lehiatu ziren maila honetan. Denera, 4 minutu behar izan zituen Etxaburuak bere lanak egiteko. Otamendi sailkatu zen bigarren postuan zazpi segundora eta hirugarren Irati Astondoa, 45 segundora.
Mutiletan, lehen saioan, Julen Gabirondo izan zen onena, eta bere atzetik, Iñigo Merkader, Jokin Etxeberria eta Mikel Garaialde sailkatu ziren, eta lau horiek lortu zuten bigarren txandara pasatu eta txapelaren lehian aritzeko txartela. Txapela lortzeko faborito zen Igor Esnaola seigarren sailkatu zen, finala jokatzetik zazpi segundora. Bosgarren, eta finaletik kanpo doi-doi geratu zena, Jokin Garmendia izan zen.
Azkeneko saioan ere Julen Gabirondo izan zen onena, eta Iñigo Merkader, bigarren. Hirugarren Mikel Garaialde eta laugarren Jokin Etxeberria, baina bi saioetako denborak batu eta aurreneko saioan bezalaxe geratu ziren. 5 minutu eta 29 segundo behar izan zituen Gabirondo II.ak bere lanak amaitzeko. Merkader sailkatu zen bigarren 8 segundora, Etxeberria, hirugarren, 18 segundora eta Garaialde, 24 segundora.
Berri pozgarria, dudarik gabe, Mikel Garaialde hor ikustea izan zen, bere gaixotasuna gainditu eta indartsu itzuli baita. Bera izan zen iaz parte hartzerik izan ez zuena, eta ez Iñigo Merkader, deskuiduz joan den astean idatzi genuen bezala.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
