Asier AIESTARAN
PILOTA

Zumaiak badu pilotalekua

Larunbat gauean inauguratu zuten Aitzuri pilotaleku berria, luzaroan amestutako proiektua.

Aurreko larunbat gauean inauguratu zuten ofizialki Zumaiako Aitzuri pilotalekua. Ia hamar urtean frontoi itxirik gabe egon ostean, esku pilota eta zesta-punta partida profesional banarekin osatu zen pilotalekuak hartu duen lehen jaialdi handia. Ia 700 ikuslerentzako lekua du, eta leporaino bete zen herriarentzat horren egun seinalatua ospatu ahal izateko.

Eskuzko partidari dagokionez, Iker Irribarriak eta Jose Javier Zabaletak jokatu zuten Aimar Olaizola eta Jon Ander Albisuren kontra. Frontoi luzea izanik, Buruz Buruko txapeldun gazteak eta Zabaletak pilota oso atzean ipini zuten eta bai Albisu atzean bai Aimar aurrean beren mailatik behera aritu ziren. Azkenean emaitza 22-9koa izan zen eta partidak ez zituen ase Zumaiako pilotazaleak.

Zumaian, ordea, benetako indarra duena zesta-punta da; Aitzuri pilotalekua ere 54 metro luze da, jokamolde horretarako prestatua da beraz, eta horrelako egun batean ezin zuen zesta partidak hutsik egin. Lucia Lacarra eta Marlon Dino dantzariek eskainitako ikuskizunaren ondoren, Iñaki Osa Goikoetxea zumaiar txapeldun handiak Txabi Inza atzelari hendaiarrarekin jokatu zuen, eta Gotzon Enbilek Mikel Egiguren aurrelari donostiarrarekin.

Goikoetxea eta Inza 2-0 nagusitu ziren, 15 tantora jokatutako bi jokoak irabazita, baina zumaiarrentzat garrantzitsuena zestako partidak etxean bertan jokatzeko aukera izatea da. «Dena ongi irten da. Orokorrean jendea gustura irten da eta hori zen garrantzitsuena», eskertu zuen Enbilek Baleike.eus atariari eginiko adierazpenetan. Zumaiarrak denbora asko zeraman lesio baten erruz jokatu gabe.

«Urte asko izan dira herrian jokatu ezinik, beti herritik kanpo ibili behar izan dugu, baina orain frontoi ederra daukagu eta ea hurrena ere berriz hemen jokatzeko aukera izaten dugun», gaineratu zuen Goikoetxeak. Eta ez du gehiegi itxaron beharrik izango horretarako, Jai Alai World Tour delako zirkuituaren barruan, Master Serie txapelketa bat Zumaian jokatuko baita uztailaren 17an eta 24an eta Goikoetxeak eta Enbilek batera jokatuko dute bikotea osatuz.

Ia hamar urteko borroka

Larunbateko inaugurazioarekin amaiera ipini zaio ia hamar urte iraun duen borroka bati. Izan ere, Odieta zaharra bota zutenetik pilota-eskolako umeek beste herrietara joanez ibili behar izan dute entrenatu eta partidak jokatu ahal izateko. Getaria, Donostia edo Mutriku izan dira zumaiarren beste “etxeak”, baita Zestoa ere, afizionatuen Etxabe torneoa bertan jokatu baita azken urteotan.

Pilotaleku berriaren beharra ohiko eskaera izan da Zumaiako pilotazaleen artean, eta sona handia izan zuen, esaterako, Goikoetxea eta Lopez herritarrek Buruz Buruko Munduko Txapelketako finala jokatu zutenean. Proiektua aurrera ateratzeko arazo ugari izan dituzte denbora tarte horretan, baina azkenean traba guztiak gainditzea –EH Bilduk gidatutako udal gobernuak egindako lana garrantzitsua izan zen zentzu horretan– lortu dute.

Olaizola renuncia al San Fermín del Cuatro y Medio

Aimar Olaizola ha decidido no jugar el partido del torneo San Fermín del Cuatro y Medio que le iba a enfrentar a Mikel Urrutikoetxea el próximo sábado en la Uni de Markina. Parece que el de Goizueta sigue arrastrando algunos problemas físicos y ha preferido evitar la exigencia de un choque individual. No obstante, sigue apareciendo en la programación, como pareja del local Aretxabaleta contra Urrutikoetxea, que ya está en la final del Día de San Fermín, y Larunbe. En la rama de Aspe, mañana juegan Ezkurdia y Jaunarena en Mungia.A.A.