Harri-zulatzea
Ereño atzean uztea da gainerakoen helburua
Harri-zulatzaileen laugarren jardunaldia jokatuko da bihar, 19.00etan, Barakaldoko plazan. Aurreko jardunaldietan aritu diren sei taldeak arituko dira nor baino nor.
Piratak, Ereño, Aldai Alde, Errekatxo, Kabiezes eta Burdin Gazteak izango dira lanean arituko diren taldeak. Orain arteko saioetan Ereño nagusitu da, eta txapela gero eta gertuago dauka. Bihar ere lehen postua eskuratzen badu, tartea zabaldu egingo du. Orain arte beste guztien gainetik ari da agertzen.
Bigarren posturako ikusten da borroka handia eta postu horretan taldeak aldatu dira jokatu diren aurreko hiru jardunaldietan. Hori bai, txapela nahi badute, komeni zaie Ereño atzean uzten hastea, bestela ez dute aukerarik izango.

Eguneko gaiak
La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Eguneko gaiak
«Prohibir las redes sociales a los adolescentes les infantiliza»
Euskal Herria
Fallo contra un fraccionamiento de contratos del Ayuntamiento de Getxo

Eguneko gaiak
«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»

Eguneko gaiak