Aldatzeko, aldatu nahia behar
Era askotako eraso zibil eta militarren aroa da gaurkoa. Antropozenoa, batzuen hiztegian. Anpotrozenoa ere esan liteke, jai eremuen gauari begira. Erasoak nonahi, asko eta askotarikoak; ondorioak bezala. Eskalatan ere denetarik, lekukoak eta zabalekoak. Edozelan ere, globalak dira eraso asko, horien aurretik diren arriskuak diren legez, globalak. Hau kolpea! Globalizazioaren defendatzaile sutsuek ez dituzte arriskuok euren estrategiaren beste emaitza bat-tzat hartzen. Aparteko zerbait balitz bezala, euren ibilbide-maparen derrepenteko ezusteko zerbait. Kasualitaterik ez da munduan, hola esaten bazaio ere guretzat kausa ezaguna ez duen gertaerari. Askotan ezezagun egiten zaigu ezagutzeko behar beste interes jartzen ez dugulako.
Unibertsitatetik espediente on-onarekin atera eta nazioarteko goi-mailako oso izen handiko masterra bikainez josita amaitu duten askok ez dute interes hori agertzen euren goiko behatokietatik. Kasualitateetan dira eroso. Baina, eginetan, uniformea aldean dutenen parekoak dira; diferentzia, kolpeak emateko modua, etiketa-jantzia, lepoan tximeleta itxurako gorbata, moketa eremutik hariak mugitzen dituztenen uniformea dela.
Globalizazio hori aldatu beharra dago, eskala guztietan behar ere. Baina edozein aldaketarako ezinbesteko abiapuntua zera: aldatu nahi izatea! Gure beheko Estatuan, kasuko, gehienek ez dute dagoena aldatu nahi. Bejondeiela! Nork berean, aldatu! Euskaldunok gure lurretan eragin behar dugu aldaketa, horren nahia nagusi delako. Hortxe erronka! Globalizazioaren beroketa globala gure hemengo klimatik hoztearena. Ahots propioa izan, buru propioan beti ere. Helburua, globala zatitan apurtzea, zati bakoitza osorik dagoela… Erasorik gabe eroso sentitzeko.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan
