Goran Bregovic Errenteriako Atlantikaldian izango da

Goran Bregovic Balkanetako musikariak Errenteriako Atlantikaldia Kultur Topagune eta Musika Jaialdiaren hirugarren edizioan parte hartuko du, irailaren 23an. Jaialdia irailaren 22tik 25era bitartean egingo da, eta, Bregovicez gain, Kepa Junkera, Chet Nuneta eta Chambao ere arituko dira. Errenteriako Udalak zehaztu duenez, aurten jaialdiaren musika eskaintza indartzearen aldeko apustua egin du, eta «kalitatezko eskaintza erakargarria» osatu dute Bregovicekin.