Gipuzkoako finalista berak izango dira Euskal Herrikoan
Jokin Etxeberria, Julen Gabirondo, Igor Esnaola eta Arkaitz Arteaga izango dira abuztuaren 7an Asteasun jokatuko den saio nagusian, txapelaren lehian.

Gipuzkoako finalean lehiatu ziren lau finalistak arituko dira abuztuaren 7an Asteasun jokatuko den Euskal Herriko finalean ere. Bederatzi segalari aritu ziren lanean Aiako kanporaketan, bi multzotan banatuta, eta bakoitzeko bi onenak sailkatu ziren finalera. Ordu erdi izan zuten lanerako.
Lehen multzoko onena Etxeberria izan zen, 1.646 kilo ebakita, eta berea izan zen, gainera, arratsaldeko markarik onena ere. Bigarren Gabirondo II.a sailkatu zen (1.499.5 kilo), eta finalean sartuko da hau ere. Kanpoan geratu ziren, aldiz, Pardo (1.449,5 kilo), Merkader (1.291,5 kilo) eta Berekoetxea (1.198 kilo).
Bigarren multzoan Esnaola izan zen onena, 1.373 kilo ebakita. Berarekin batera Arteaga ere sailkatu zen, 1.343,5 kilo ebakita. Horien atzetik eta beraz finaletik kanpo geratu ziren Kanflanka (1.112 kilo) eta Irazustabarrena (1.109 kilo).
Bestalde, Ormaetxeak desafioa bota die kanporaketan aritu ziren bederatzi segalariei ordu eta erdiko lan baterako. Larunbatean Asteasuko Izurtzun egongo da 19.00etatik aurrera.

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
