Eskuak eskura behar
Kolpea gero! Gobernu batek bere agintepeko lurraldeetan hauteskundeetara deitzeko ondoko beste gobernu baten egoera hartzea erreferente. Ulertzekoa da batzuen interes eskasa Gure Esku Dagon; koherentzia ez zaie falta!
Bozketara noiz deitu euren eskuetan egonda ere euren eskuak beste batzuen eskuetan direlako. Diferentzia argia da, hemengo gobernuak ez du Estaturik, eta seguruenik nahi ere ez –eragin mugatuko hitzarmena muga, kolektiboa baztertuta–, baina ondoko horrek izan badu Estatua. Beste kontu bat da ondoko Estatuak gaurkoz gobernurik ez izatea. Ez da erraza azaltzen! Hala ere, haren zezen larruaren zati gara oraindik ere, tarrat egiteko ezinean. Bozetara deitu duen gobernuak hain du kudeaketaren mataza maite, non harietatik tiratzeko eskurik ez duen. Denboran sortu dituen bestelako hariak korapilatuko zaizkiolakoan. Total, argitu da iluna! Edo ilunaren parte bat, sikiera. Irailaren azkeneko domekan mezatara, hemengoek deituta! Eta litekeena da, handik gutxira mezatara deituak izatea, berriro, hangoek deituta orduan. Batean zein bestean hautetsontzia bera izango da!
Hala ere, hainbatek boto diferentea sartuko! Kolpea hori ere! Ez, ez da erraza azaltzen. Akaso ezin gara herritar arruntak izan eta gobernu bakarra eduki? Jada ezina da zure bizitza epe ertainean antolatzea: gobernuak osatzeak ziurgabetasun gehiago duelako klima aldaketak berak baino, eta ondorioz edozein unetan izan zaitezke deitua ontzietara.
Nik, badaezpada, etxetik atera orduko beti eramaten dut aldean nire boto-papera, musuzapiarekin batera, ez dadin gertatu luzatu egiten zaizula buelta eta bitartean hara! bozak! Ze, aitortzen dut, nik segitzen dut botoa ematen, fededuna ez banaiz ere. Hori bai, oinekin sartzen dut botoa, eskuak eskura behar ditut eta! Harietatik tiratzeko…

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
