SARA SAMIR, DOMINA IRABAZI DUEN EGIPTOKO LEHEN EMAKUMEA

Sara Samir 18 urteko egiptoar gaztea da Olinpiar Jokoetan domina bat irabazi duen Egiptoko lehen emakumea. Samirrek brontzezko domina leporatu zuen halterofilian, 69 kilo arteko mailan, eta zeresan handia eman du bere herrialdean, kirol horretan podiumera igo den aurreneko emakume arabiarra delako. Maila horretan Xiang Yanmei txinatarrarentzat izan zen urrea. Goh CHAI HIN | AFP PHOTO