EGUN HANDIA JAPONIARENTZAT BORROKAKO FINALETAN

Japoniako selekzioak jardunaldi borobila izan zuen asteazkenean borrokako finaletan. Izan ere, jokoan ipinitako emakumezkoen hiru urrezko dominak beraiek irabazi zituzten. Aurreneko garaipena Eri Tosakarentzat izan zen 48 kilora arteko mailan, finalean Azerbaijango Mariya Stadnik borrokalaria mendean hartuta. Bigarren urrea Icho Kaorirentzat izan zen, 58 kilora arteko mailan Valeria Koblova errusiarrari irabazita. Eta hirugarren garaipena Sara Doshok lortu zuen japoniarrentzat, 69 kilora artekoan Natalia Vorobeva errusiarrari gailenduta. Japoniarren festa erabatekoa izan zen Carioca Arena 2 pabiloian, eta ez da harritzekoa gogo handiz ospatzea, irudian ikus daitekeen moduan –Sara Dosho da bere entrenatzailea sorbalda gainean hartuta ikusten dena–. Jack GUEZ | AFP PHOTO