Harri-jasotzea
Ostolatza ikusteko aukera izango da Elgoibarren
Harri baldarrak dantzatzeko garaia izaten da uda partea, lehiaketa ofizialetan ez baitira harri horiek erabiltzen. Elgoibarren ere urtero bezalaxe lehiaketa antolatu dute “Mintxeta” eta “Belaustegi” harri baldarrekin.
Gaur izango da 18.00etan, eta lau harri-jasotzaile lehiatuko dira. Joseba Ostolatza izango da protagonista nagusia. Zestoarra honelako lehiaketetan oso gutxi agertzen da, eta Elgoibar izango da horietako bat. Berarekin batera, Eizmendi, Illarramendi eta Galarraga arituko dira.
“Belaustegi” harriak 146 kiloko pisua du, eta “Mintxeta” harriak, berriz, 126 kilokoa. Bakoitzarekin lanean aritzeko bost minutuko txanda bana izango dute. Eizmendi da egungo txapelduna, baita gaurko faborito nagusia ere.

Eguneko gaiak
El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

Eguneko gaiak
El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

Eguneko gaiak
El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

Eguneko gaiak
«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Eguneko gaiak