GARA
SAO PAULO

Markeliñe Brasilen izango da hurrengo astean

Uda honetan, Markeliñe konpainiaren ikuskizunak Europako zenbait hiritan izan dira. Taldeak Portugalen, Danimarkan, Polonian, Alemanian eta Britainia Handian aurkeztu ditu bere ikuskizunak.

Bira horren hurrengo jomuga Brasil izango da. Markeliñek irailaren 15ean, 17an eta 18an Santos hirian egingo den Mirada jaialdian aurkeztuko du bere “Andante” kaleko ikuskizun ibiltaria. Mirada Arte Eszenikoen Jaialdi Iberoamerikarraren laugarren edizioa irailaren 8tik 18ra ospatuko da.

Aurten Estatu espainoleko eszena garaikidea da hizpide nagusia. Ikusgai izango diren ikuskizunek bereziki lantzen dute arteak, asmo poetikoa eta aniztasun estetikoa galdu barik errealitate historikoaren, sozialaren, politikoaren eta ekonomikoaren aurrean erreakzionatzeko duen gaitasuna.