GARA
dONOSTIA

«Bar Bahar» filmak irabazi du Gehitu elkartearen Sebastiane saria

Urtero bezala, Gehituk (Euskal Herriko gay, lesbiana, bisexual eta transexualen elkartea) Sebastiane saria banatu du Zinemaldian proiektatu diren filmen artean. Aurtengoan, 22. edizioan, “Bar Bahar” (“In Between”) filma saritu dute, Maysaloun Hamoud zuzendariarena. Hiru emakumeren borroka kontatzen du, landa giroa eta Tel-Aviv alderatuz. Diren bezalakoak izateagatik ordaindu beharreko prezioa erakusteagatik saritu dute lana, besteak beste.