GARA
UZTARITZE

Lapurtarren Biltzarraren karietara, egun ederra igaro dute Lota jauregiko parkean

Lapurtarren Biltzarraren 37. edizioa izan zen atzo, Lota jauregiko parke ikusgarrian. Egitarau aberatsa eta anitza izan zen egun osoan zehar, eta eguraldia lagun izan zuten bertaratu ziren guztiek. Belaunaldi guztietako lagunek hartu zuten parte jaialdian, ohi bezala Bertrand Lapurdikoaren begirada zorrotza lagun zutela, noski.

Lapurtarren Biltzarreko edizio honek antzerki emanaldi berri bat estreinatu du, eta egitarau zabala eskaini zien atzo Uztaritzera gerturatu ziren guztiei. Gainera, tokiko artisten bozgorailu izateko xedea ere baduen ekimenean Tristtan Mourguy lohizundarrak disko berria aurkeztu, eta Little girl blues taldeak emanaldi polita eskaini zuen.