Ontsalo eta Eugi faboritoak, Euskal Herriko Txapelketan
Gaur eguerdian, 12.00etan, jokatuko da Basauriko San Fausto plazan mistoen finala.

Basauriko San Fausto plazan jokatuko da gaur, 12.00etan, Euskal Herriko mistoen finala. Trontzan, mistoak hartu du indarra aurten; izan ere, mutiletan hiru besterik ez dira lehiatu Euskal Herriko Txapelketan, eta nesketan ere beste horrenbeste izan dira. Mistoetan, aldiz, bederatzi bikote izan dira, eta kanporaketa jokatu behar izan dute finalean sei izateko.
Itsaso Ontsalo eta Mikel Eugi, Nerea Sorondo eta Xabier Urrutia, Ana Iraizoz eta Josetxo Barberena, Alatzne Etxaburua eta Xanti Aizpurua, Batirtze Ispizua eta Arkaitz Ispizua eta Irati Astondoa eta Julen Etxeberria izango dira lanean arituko diren sei bikoteak, hauek lortu baitzuten final honetan izateko txartela, eta horiek arituko dira txapela lortzeko borroka horretan. Bikote bakoitzak etzanda jarritako 45 ontzako enborrari 15 epai eman beharko dizkio.
Erreferentziak
Honelako finalak jokatzen direnean, beti kanporaketako saioa hartzen da erreferentzia bezala, eta oraingoan ere horrelaxe egingo da. Orduan, finalean baino bost epai gutxiago eman behar izan zizkion bikote bakoitzak 45 ontzako enborrari, ondorioz hori ere kontuan hartu beharko da.
Kanporaketako onenak, Ontsalo eta Eugi izan ziren, eta hauek lanak bi minutu eta 46 segundoan amaitu zituzten. Bigarren Urrutia eta Sorondo sailkatu ziren, eta aurreneko bien arteko tartea 16 segundokoa izan zen, beraz, ez handia. Aurreneko bost sailkatuen artean minutu erdiko tartea besterik ez zen egon.
Kontuan hartuta gaur bost epai gehiago moztu beharko dituztela, ikusgai dago erantzuna nolakoa izango den, baina garbi dago kanporaketako lana ikusita, orduko irabazleak izango direla txapela lortzeko faborito nagusiak ere. Ontsalok erakutsi du emakumezkoetan ere bikain dabilela, sekulako denboraldia egiten ari da, eta urtea txapel honekin biribildu nahi du, nahiz eta oraindik Nafarroako finala ere geratuko zaion jokatzeko.
Bere kidea, Eugi, oso ongi ari da bera ere, nahiz eta aurten ihes egin dien txapelak. Biek itxura bikaina eman zuten, eta orduko lana egiten badute ez dira atzean geratuko. Finalean dauden guztiak eskarmentu dutenak dira, bai mutilen eta bai nesken lehiaketetan parte hartzen dutenak, eta seguru finala ona izango dela. Lana laburra da, oso azkar egiteko horietakoa, eta hor deskuidu bat nahikoa izango da, eta txikia, gainera, aukerarik gabe geratzeko. Beraz, saioa azkar egin beharrekoa da, baina kontuz ere bai, bestela oso garesti ordaindu daiteke. Irabazteko aukera izatetik ezer gabe geratzeko aukera hori hor egongo baita. Ikuskizuna segurtatuta dago.
Atutxa eta Vicente, aurrez aurre Basaurin
Urrezko Aizkorako Txapeldunen Ligako finala jokatuko da gaur 12.00etatik aurrera Basauriko San Fausto plazan izango den jaialdian, trontzalariekin batera. Ikusmin handia dago, gainera, Euskal Herriko finalaren aurretik nor baino nor arituko baitira Iker Vicente eta Aitzol Atutxa, askoren ustez txapela lortzeko faborito nagusiak. Gaurko lanak, ordea, ez du Euskal Herrikoarekin zerikusirik izango. Aipaturiko biekin batera, Azurmendi eta Larretxea arituko dira, eta bi hauek ere oso kontuan hartu beharko dira.
Arria V.a zen izatekoa final honetan, baina pasa den larunbatean jokatu zen Euskal Herriko Bigarren Mailako kanporaketan gertatu zen bezalaxe, gaurkoan ere ez da izango. Errezildarrak arazo fisiko batzuk ditu, eta geratu beharra izan du. Ondorioz, Donato Larretxea arituko da. Hala ere, finala oso polita geratu da, eta aurrez aipatu bezala, Vicente eta Atutxa izango dira protagonista nagusiak, Euskal Herriko finalaren atarian neurtuko baitira gaur Basaurin, eta hori ikusteko gogoz daude jarraitzaileak.
Lanak laburrak izaten dira, eta dudarik, gabe, zaila izango da iraupen probara baino lehen erabakitzea. Hala ere, tartean zutik jarritako enborrak ere egongo dira, eta haiek ere zeresana izan dezakete, nahiz eta aizkolari hauek zutik jarritako enborrekin ere ongi moldatzen diren. J.L.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
