Izaskun Arrue, Gasteizko Olabide ikastolako lehen andereñoa, zendu da
Izaskun Arrue, Olabide Ikastolako lehen andereñoa, 89 urterekin zendu da. Radio Vitoriak berria eman, eta azkar zabaldu zen atzo Euskal Herri osoan.
Arriben jaioa, Arrue Gasteizera bizitzera joan zen 1960an, eta Cercas Bajas kaleko etxean hasi zen, 1963ko abenduaren 4an, 14 neska-mutilekin euskarazko irakaskuntza lantzen. 1967an Estibaliz etorbidean etxe bat alokatuta, eskolak ematen jarraitu zuen beste bi kiderekin batera. 80 haur zebiltzan ordurako. Ikastetxearen legeztatzea 1968an lortu zuten, eta horren ondorioz, Raimundo Olabide ikastola sortu zuten; bost urtera, kooperatiba bihurtuta, Lasarte errepidera lekualdatu zen.

Euskal Herria
Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Mundua
Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

Kultura
«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Mundua
Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Eguneko gaiak