Trinkotuta dator Antton Pebeten omenezkoa bere bosgarren ekitaldian
Gabon inguruko pilotazaleen egutegian bere lekua egiten ari den Antton Pebet Memoriala trinkotuta dator bihar hasiko den bosgarren ekitaldian. Aurreko edizioetan Bear Zanan aritzen zen Angeluko gaztearen omenezko txapelketa hiru mailatan banatzen bazen –kadete, jubenil eta seniorrak–, aurten bitan jokatuko da, gazte eta nagusietan.
Horixe da Villabonako elkartekoek prestatu duten txapelketaren aurtengo berrikuntza nagusia. Ohi bezala, partidak ostiral eta larunbatetan jokatuko dira, guztira zazpi jaialdi eta hamasei bikote izango direlarik.
Egun profesionaletan dabiltzan Artola, Altuna, Tolosa, Jaka, Arteaga, Erasun eta beste askok txapelketari sendotzen lagundu diote eta aurten ere goi mailako pilotariak ariko dira. Sarrera debalde da eta ohiturari jarraituz saskia zozkatuko dute.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
