Berdin
Hamahirugarren hilabetea larrialdi egoeran gaudela. Bosgarren erabakiaren ondorioz larrialdi egoera luzatua izan da. Hau da egoera normala edo bederen normalizatua, ez baitu inork erabakia zalantzan ematen. Aldiz, ezkerretik badabiltza gatazkan hautagaien lehen lerroan egoteko. Urrundik begiratuta, Ipar Euskal Herrian Parisetik oso urrun izanik lerroen arteko gertakari guztien jarraitzea nahiko zaila baita, kaperen arteko gerla nahiko negargarriak dira. Azken finean denek zorra ordaindu nahi dute, gehienek lan erreforma aplikatuko dute, erretretarako muga gibelatu nahi dute eta hezkuntzako eta osasun publikoko aurrekontuak txikitzea aipatzen dute. Oro har herri askotan gertatzen ari dena eta funtsean inposatuko digutena. Gerlarako aurrekontuen jaustea ez du inork oraindik aipatu!
Urte bukaera honetan kolore bereko berriak etorri zaizkigu. Atxiloketak alde batetik, alegia, preso gehiago euskal militanteen artean, eta bi preso gaixoren kasuetan askatasuna lortzeko ezintasuna. Alegia, bukatzen ari den gobernuaren aldetik inongo urratsik ez mugimendu abertzaleak egin duen estrategia aldaketaren aurrean. Larriagoa, Manu Azkarateren atxiloketarekin frantses politikaren gordintasuna dugu agerian. Tendentzia desberdinetako ministroak ikusi ditugu agintean, batzuk aukera zutenak zerbait egiteko. Fitsik! Elkargo bakarrarekin isilarazi ote gaituzte?
Dena berdin segitzeko. Elkargo bakarrean berdinak izanen dira agintean, abertzaleek toki bat eskatzen dute. Bai, aulki batzuk utziko dituzte, baina agintea noren esku izanen da? Berdinen esku. «Zerbait eman dezagun, asko astindu dute eta zerbait eman beharko zaie». Eta horrela heldu da Herri Elkargoa. Baina, gehien eman dutenak, gaixorik direnak gainera, horiek deusik ez?
Immobilismoaren indarrak pozik dira. Uste dute garaitu gaituztela, herri honek berdin segituko duela, aldaketa sinboliko batzuk egin baina agintea toki berean, Parisen menpe, asimilazioaren bidean.
Baliteke, baina usteak erdi ustel. Lainoen artean atxiki gaituzte, argi izpiak hurbiltzen ari dira, neguaren hotza pasata, berotasun zerbait sumatuko dugu.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
