gara, donostia
Euskal presoen eskubideak

PRESOAK ASKATZEKO ALDARRIA, INTXORTARAINO

Urtero gudariei egiten zaien omenaldian, igandean 200dik gora lagun batu ziren, Elgeta, Elorrio, Bergara, Arrasate eta inguruko herrietatik Intxortara igo eta irudian ageri den pankarta hori zabaltzeko. Astelehenean, bestalde, 52 laguneko elkarretaratzea izan zen Iruñean, 51 bildu ziren Gernikan, Euban 8, Ondarroan 42, Iurretan 32, Astrabuduan 12, Zaldibian 13, Ataunen 20, Astigarragan 18, Laudion 38, Otxarkoagan 15 eta Altzan 17.