Eroskiren belaunaldi berriko 184 denda, Hego Euskal Herrian
Belaunaldi berriko 184 dendako sarea osatu du Eroskik Hego Euskal Herrian. Horietatik 147 (129 supermerkatu eta 18 hipermerkatu) Araba, Bizkai eta Gipuzkoan daude. Bertan 598 lanpostu berri sortu dira. Beste 37 denda (35 supermerkatu eta bi hipermerkatu) Nafarroan daude. Hemen 23 dira lanpostu berriak.
Komertzio hauek Zurekin ereduari segitzen diote eta bezeroei zerbitzu hobea ematea dute bereizgarri, erosketa egitea «errazagoa eta erakargarriagoa» izan dadin. Produktu freskoetan espezializatuta daude eta tokiko salgaiek garrantzi berezia dute. Orotara halako 512 saltoki ditu Eroskik, 300 milioi eurotik gorako inbertsioaren ondorio.

Eguneko gaiak
GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Babestutako edukiak
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

Euskal Herria
EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

Kultura
«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

Kultura