Bruselan hasitako bideari jarraituz, Etxerat Suitzara eta Alemaniara joango da
Europako Parlamentuan presoen errealitatearen berri eman zuten senideek, eta legebiltzarkideek interesa eta elkartasuna adierazi zieten. Orain, Suitzara eta Alemaniara joango da Etxeraten ordezkaritza bat.
Europako Legebiltzarrera eginiko bidaiaren gaineko irakurketa egin zuen zuen atzo Etxeratek, eta gogoratu zuen bisita horrek bi helburu nagusi zituela: Madrilek eta Parisek eskubide urraketak mantendu nahian baliatzen duten blokeoa gainditzea eta urraketa horien ondorioak Europan azaltzea, bereziki gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten preso politikoen egoerari dagozkionak. Ildo honetan, nabarmendu zuen «gaindituta beharko luketen egoerak bere horretan dirautela ezagutzeak ustekabea eta haserrea» sortu dituela euren mintzakide izan direnen artean, eta gaineratu zuen Europako Parlamentuko kideen aldetik, «interesa lehenbizi eta ondoren, kezka, elkartasuna eta egoera hau behingoz bukatzeko parte hartzeko borondatea» jaso dituztela.
Patricia Velez eta Urtzi Errazkin bozeramaileekin batera, Donostiako prentsaurrekoan izan ziren bidaian parte hartu zuten Gentzane Callejo eta Mila Iradi, larriki gaixo diren Jagoba Codoren izeba eta Ibon Fernandez Iradiren ama, hurrenez hurren, eta iragarri zuten jasotako konpromiso eta borondate horri jarraituz, datozen asteotan Etxeraten ordezkaritza batek bidaia egingo duela Suitzako eta Alemaniako alderdi politiko zein giza eskubideen defentsan ari diren elkarteekin biltzeko. Hortik abiatuta, gainera, Europar Batasuneko hainbat herrialde ere bisitatuko ditu elkarteak.
«Jakin badakigu Europa mailako alderdi eta eragileen konpromiso eta ekintzekin ez dela nahikoa izango salbuespeneko espetxe politika bukatzeko. Badakigu ere eskubideen urraketen baitan onartzen diren gomendio eta konklusioei beti uko egiten dietela bi estatuek. Baina, hala ere, aurrerapausoa egin dugula argi dugu», nabarmendu zuten agerraldian.

«La maternidad nos da la oportunidad de aprender a mirar a nuestra niña interna»

Sabin Etxea fía ahora a un juez la resolución de su crisis en Getxo

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»
