Anbulantzien greba bertan behera gelditu da akordioa lortu ondotik
Enpresarekin akordioa lortu ondotik, bertan behera gelditu da Larrialdiak-Eulen Logs aldi baterako enpresa elkarteko greba deialdia.
Bizkaiko enpresa batzordeak atzo jakinarazi zuenez, enpresak uko egin dio langileak greba antolatzera eraman zituzten neurriak aplikatzeari. Hortaz, hurrengo asteetarako aurreikusita zeuden protestak alde batera uztea erabaki dute, baita greba deialdia ere.
Eskubideen alde borrokatu diren langileak eskertu dituzte, eta jendartea ere bai, gatazka honen aurrean interes handia duela erakutsi dutelako eta elkartasun adierazpen ugari jaso dituztelako. Alabaina, argitu dute xede hauek lortu arren, oraindik lana dutela sufritzen duten «egoera prekarioa» amaitzeko.

Euskal Herria
«La maternidad nos da la oportunidad de aprender a mirar a nuestra niña interna»

Euskal Herria
Sabin Etxea fía ahora a un juez la resolución de su crisis en Getxo

Eguneko gaiak
«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Euskal Herria
Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Mundua